Manu Azkarate

Soto del Realetik Alcala-Meco espetxera mugitu dute Azkarate

Ataria 2017ko martxoaren 3a

Manu Azkarate larriki gaixo dagoen presoa Alcala-Meco espetxera eraman dute Soto Del Realetik, senideek salatu dutenez.

Manu Azkaratek Martuteneko espetxera ekartzeko eskatu zuen bere medikuak trata zezan, senideek azaldu dutenez.

Manu Azkarate, larriki gaixo dagoen presoa

Manu Azkaratek gaixotasun "larri, arraroa eta sendaezina" dauka. Hori azaldu zuten bere senideek Tolosaldeko Atariari egindako elkarrizketa honetan. Behin baino gehiagotan atxilotu dute tolosarra, baina askatu egin dute gaixotasun horren ondorioz. 

Pasa den abenduan atxilotu zuten Marsellan (Frantzian) eta Frantziako poliziak ultzeratutako zangoa eta burua zapaldu zizkiola salatu zuen. Hain zuzen, Soto del Real kartzelatik Gregorio Marañon ospitalera eraman zuten otsailaren hasieran, ultzeratuta zeukan hankan duen isipula batengatik.

Manu Azkarateren aldeko mobilizazioak ugaritu egin dira azken asteetan; bere askatasuna exijitzeko manifestua babestu zuten eskualdeko hainbat norbanakok otsailaren erdialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!