VII. Hondartzako boleibol txapelketako azken txanpa

Andoni Uzkudun 2016ko irailaren 3a

Gaur emango diote amaiera hondartzako boleibol txapelketari. Aurtengoan, Euskal Herri plazan ari dira jokatzen eta jende asko bildu da bertan ikuskizunaz gozatzeko.

Arratsaldeko 20:30ak inguruan jokatuko da final handia. Hori baino lehen, Bera-berako boleibol taldeko kideek ikuskizuna eskainiko dute hondar gainean. Aurtengo txapelketa oso arrakastatsua izan da parte hartzaile aldetik, 175 pertsona inguruk parte hartu du, eta baita ikusle aldetik ere. Aurtengoan, lehenengo aldiz, Tolobolei taldeak hartu du txapelketa antolatzeko ardura talde bezala, nahiz eta lehendik zegoen jendea egon bertan.


Amaitzeko, pintxo potea egiteko asmoa dute parte hartzaile guztiek elkarren arteko harremana sustatzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!