25 talde ariko dira boleibolean jokatzen, orotara, 375 pertsona inguru. Ikusmin handia piztu ohi du ekitaldi honek, baina, ez boleibolagatik soilik; izan ere, DJ Bull musika jartzen aritu da bertaratutakoen aldartea girotzearren. Gainera, txosna txiki bat ere jarri dute, zintzurra nahi adina freskatzeko.