Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Tolosa) 2016-07-07

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko uztailaren 7a

Iñigo Asensio tolosarrak Saharari Kantari lehiaketa irabazi du Hareazko erlojua abestiarekin, eta elkarrizketa egin diogu Hamaiketakoan.

Horrez gain, Iurreamendi auzoko jaiei eta San Fermin txiki festari errepasoa eman diogu, eta TolosandBlues jaialdiko balorazioa ere hizpide izan dugu. Azkenik, Tolosako Babarrunaren Kofradiako lekukoa hartu duten gazteen solasaldia gogora ekarri dugu, larunbatean izango baitute aurkezpen ofiziala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!