Haurrentzat ere izango den hiria sortzeko pauso gehiago eman dituzte

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 21a

Haurren hiria egitasmoa bigarren urtez izan da martxan Tolosan, eta haur eta gaztetxoen betaurrekoetatik Tolosari begiratzea da egitasmoaren funtsa.

Aisia jorratzen aritu dira, ikasturte osoan barrena, LH 3tik 6ra bitarteko 45 neska-mutil; ordezkari politiko, guraso nahiz herritarrei aurkeztu diete gaur egindakoa, Zerkausian. Lehen ikasturtean espazio publikoarekin egindakoa, aurten aisialdiaren inguruan mamitu dute neska-mutil tolosarrek, bost saiotan. Horrela, gaurkoa seigarren hitzordua izan da. 

Arratsalde polita igarotzeko aukera izan dute ekimenean parte hartu duten eragile ezberdinek. Taldeka bilduta aritu dira hausnarketa eta ariketa ezberdinak egiten, lehenik. Baina jolaserako edo kanturako tartea ere izan dute.
Azken finean, haurrek euren espazioa ere aldarrikatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!