200 izokin askatu dituzte Oria ibaian Arrainen Migrazioaren Nazioarteko Egunean

Ataria 2016ko maiatzaren 21a

Irudian, izokinak askatu dituzten unea. Argazkiak: TOLOSAKO UDALA

Gaur goizean Tolosako Armeria plazan askatu dituzte izokinak; Arrainen Migrazioaren Nazioarteko Egunaren harira, Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, AZTIk eta Ekolurrek elkarlanean antolatutako ekimenetako bat izan da

Usurbilgo Orbeldiko presan harrapatutako ale helduen errunalditik jaiotako izokinak izan dira askatu dituztenak. Behin arrainak uretaratuta, haurrak eta familiak izan dira protagonista, etxeko txikienei begirako tailer eta jolasak antolatu baitituzte, gaiaren inguruan.

Eguraldia lagun izan dutela aprobetxatuz, natura eta ingurumena lotuz goiz ederra pasatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!