Pasahitza (zaharra)

"Asko maite duzun pertsona bat nola agurtu du oinarrian lanak"

Ataria 2016ko maiatzaren 6a

Xake produkzioak gaur estreinatuko du Tolosako Topic-en Mami Lebrun antzelana, 20:30ean. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortega dira taula gainean ariko diren aktoreak. Errastik idatzi du obraren gidoia, eta berak azaldu duenez, asko maite duzun pertsona hori agurtzeak duen garrantzia da lanaren ildo nagusia.

Amona Kontxa hil da. Egoitz bilobak eguneroko batzuk topatuko ditu ganbaran, eta haiek oinari hartuta, amonari omenaldi bat prestatuko dio Miren bikotekidearekin. Eguneroko horretan familiarentzat ezezagun diren amonaren alderdi batzuk ere agertuko dira, kabaret batean abeslari aritu zela, esaterako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!