Ildefonso Alustizaren bilaketa lanak, bertan behera

Ataria 2016ko apirilaren 12a

Emaitza faltagatik utzi dituzte bilaketa lanak bertan behera. Hala ere, ikerketarekin jarraituko duela jakinarazi du Segurtasun Sailak

Bertan behera utzi dituzte pasa den apirilaren 3an Azpeitian desagertu zen Tolosako frantziskotarra bilatzeko lanak. Froga faltagatik utzi dituzte bilaketa lanak, baina ikerketarekin jarraituko dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Astebetez aritu dira hura aurkitu nahian larrialdi zerbitzuak, Gurutze Gorriko, DYAko, Ertzaintzako eta Babes Zibileko kideek osatutako taldetan. Atzo bertan, Azpeitiko Urola ibaia arakatzen ibili ziren. Aurreko egunetan, berriz, Odria, Izarraitz eta Oñatz auzoak, mendi inguruak eta Urola, Ibaieder zein Errezil ibaiak arakatu dituzte Ertzaintzaren erreskate taldeak, txakur unitateak eta urpekaritza taldeak. Inon ez dute Alustizaren arrastorik topatu. 

Idelfonso Alustiza Tolosako komentuko frantziskotarra, apirilaren 3an desagertu zen, Azpeitian familiarekin bazkaldu ostean. Apiriaren 4an aurkitu zuen desagertutako gizonaren autoa Azpeitiko Udaltzaingoak.

Hala eta guztiz ere, norbaitek zerbait jakingo balu, 112ra hots egiteko deia zabaldu dutSegurtasun Sailak.

Argazkia: Urola Kostako Hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!