Astebete, Ildefonso Alustizaren berririk gabe

Ataria 2016ko apirilaren 11

Apirilaren 3an desagertu zen Tolosako komentuko frantziskotarra. Larrialdi zerbitzuak astebetez izan dira bilaketa lanetan, baina ez da haren arrastorik. 

Joan den igandetik desagertuta dago Alustiza, eta asteartean bere autoa aurkitu zuen Azpeitiko Udaltzaingoak Urola kalean. Harrez geroztik bilaketa dispositiboa jarri zuen martxan Segurtasun Sailak. 

Astebetez larrialdi zerbitzuak bilaketa lanetan aritu dira. Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Babes Zibileko kideez gain, mendi eta urpeko erreskateko unitateak ere ari dira bilaketa lanetan, txakurren laguntzaz. Lehen egunetan Urraki eta Udana inguruan zentratu zuten bilaketa. Azpeitia inguruko mendi eta ibaiak ere arakatu zituzten. 

Gaur goizean, berriz, Ertzaintzaren erreskate taldeak Urola ibaiaren ertzak eta zubi azpiak arakatu ditu, ezer topatu gabe. (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!