Desagertutako 84 urteko tolosar baten bila ari da Ertzaintza

Ataria 2016ko apirilaren 4a

Ildefonso Alustiza 84 urteko frantziskotarra da desagertutakoa, Berria egunkariak jakitera eman duenez. Senideekin bazkaria izan zuen atzo Azpeitian, eta, arratsaldean joan zenez geroztik, ez dute haren berririk.

[Eguneratua: Desagertuta dagoen frantziskotarraren autoa topatu dute Azpeitian]

16:30ean ikusi zuten azkenekoz Alustiza eta gauean Tolosako San Frantzisko komentuan agertu ez zenez, senideekin kontaktuan jarri ziren. 

Autoz egin zuen batetik besterako bidaia, 7853CVP matrikuladun Renault Kangoo txuri batean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Urraki inguruan bila aritu dira, baina oraindik ez dute autoa aurkitu. Inguruko komisaldegi guztietara pasa dute abisua. 

Inork autoa edo bera ikusiz gero, Ertzaintzari jakinarazteko eskatu dute senideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!