Pasahitza (zaharra)

Inauterietako 'saltsa' DVDan jasota

Ataria 2016ko otsailaren 23a

Pablo Dendaluze tolosarrak aurtengo inauterietako une politenekin osaturiko ikus-entzunezkoa osatu du. Tolosako hainbat denda, taberna nahiz okindegitan dago eskuragarri.

Bi DVDtan jaso du aurtengo inauteriek eman dutena. Berak azaldu moduan, "ekitaldiz ekitaldi, inauterietako kronika zehatza" egin du, festa zoroenen ia une guztiekin. Irudiekin batera, elkarrizketak ere jaso ditu, eta guztia musikarekin borobildu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!