Bildurikoak mozorroak jantzita, aterkiak irekita, euritik babestuz ozen adierazi zuten zabaldu beharreko mezua: «Erasoen aurrean autodefentsa feminista. Erasotzaileak kanpora». Honela, erasoa jasandako emakumeari elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan zioten.