Sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Bilgune Feministak

Ataria 2016ko otsailaren 8a

Bihar, asteartita eguna, 19:00etan Triangulon elkartzeko deia luzatu diete herritarrei sexu erasoa salatzeko. Erasoen aurrean autodefentsa feminista. Erasotzaileak kanpora leloa eramango du protestak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du igande goizaldean gertatutako erasoaren berri. Tolosako taberna batean gertatu zen gizonezko bat emakume batengana gerturatu eta ukituak egin zizkionean. Andreak bultzaka gainetik kendu zuen gizona, baina hura itzuli eta berriro egin zizkion ukituak. Beste taberna batean zegoela, berriz ere erasotu zuen gizonezkoak eta andreak Ertzaintzara deitu, egoeraren berri eman eta salaketa jarri zuen.

Ertzainek minutu batzuk geroago topatu zuten erasotzailea Ibaiondo kalean, eta atxilo hartu zuten. Sexu abusuak egitea egotzita atzeman zuten. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!