Tolosako Udalak igandeko eraso matxista salatu du

Ataria 2016ko otsailaren 9a

Tolosako Udalak igandean Tolosako taberna batean jazotako erasoa irmoki salatu du ohar bidez. 

Erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan dio udalak indarkeria matxistari aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak eskuragarri dituela helaraziz.

Gaur, asteartea, Tolosako Bilgune Feministak arratsaldeko 19:00etan Trianguloan deitu duen kontzentrazioarekin bat egin du udalak, eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu die. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!