Eguraldia lagun, Tolosako Plaza Zaharra guztiz betea izan da. 12:00ak pasatxo ziren, eta orduantxe txupinaren eztandarekin lehertu da festa. Txarangen doinuek, berriz, dantzan jarri dute plaza. Kantuan, saltoka, algaraka... giro ederra izan da. Alde Zaharreko kaleetara hedatu da orain festa.