Kataluniar erara ekin diote festari Tolosan. Kabi Alai elkarteko konpartsak Castellersak eta Artur Mas gonbidatu Ostegun Gizeneko pregoira. Ondoren, Gure Kaiolako kuttunak izan dira txupina jaurtitzeko protagonistak. Ikusi txupinazoaren bideoa
Eguraldia lagun, Tolosako Plaza Zaharra guztiz betea izan da. 12:00ak pasatxo ziren, eta orduantxe txupinaren eztandarekin lehertu da festa. Txarangen doinuek, berriz, dantzan jarri dute plaza. Kantuan, saltoka, algaraka... giro ederra izan da. Alde Zaharreko kaleetara hedatu da orain festa.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!