Santa Ageda bezperarekin bat eginda iritsi dira, aurten, Tolosako Inauteriak. Santa eskean kantuan irteteko ohiturari estu lotuta daudenak ere, gaur atzenduta izango dute makila luzea eta koplen jarioa, eta ez da gutxiagorako: Tolosan, inauteriek gainerako guztia desagerrarazten dute.
Napar zubiak ez zuen aspaldian halako pisurik jasan, eguraldia ere lagun izan baita suziria zeruan gora bultzatzeko. Kabi Alai elkarteko korporazioaren pregoiarekin, Gure Kaiolako omenduek piztu dute txupina, baina aurretik bisitari berezi-bereziak jaso ditu Plaza Zaharrak: Artur Mas eta Herrialde Katalanetako hainbat herritar iritsi dira urteko egunik garrantzitsuenera.
Txantxak tarteko, beraz, Tolosarrak hegan dira uneotan, inauterien hegalekin; eta hasi besterik ez da egin.