Hamaiketakoa

Hamaiketako (Tolosa) 2010-10-13

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 13a

Kultura eta eredu alternatiba hizpide izan ditugu aste honetan.

Astean behin, Tolosako aktualitatea errepasatzen dugu Hamaiketakoan. Aste honetan, Gure Xabiertxo erakusketaren inaugurazioarekin hasi dugu saioa, eta Tolosako Gazte Asanbladako kideak ere bertaratu dira Ataria Irratiko estudiora, Gazteburua egitasmoaz eta aurrera begirako helburuez hitz egitera.

Azkenik, San Esteban auzoko XXVIII. kultur asteko egitaraua errepasatu dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!