Lau bertsolari eta musika, ostiral gauerako plan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 16a

Alaia Martin, Haritz Mujika, Uxue Alberdi eta Agin Laburu ariko dira, Gazteburuan.

Atzo hasi zen, gazteburua, street boulder-arekin. Harrera bikaina izan zuen, eta Tolosako txokoak eskatzera ere animatu ziren herritarrak.

Gaur, berriz, asteburuaren atarian, bertso musikatuen saioa izango da Plaza Berriko karpan. Alaia Martin, Haritz Mujiika, Uxue Alberdi eta Agin Laburu ariko dira kantuan eta, gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Labaka. Musika Gari Otamendi eta Igor Arruabarrenaren ardura izango da. Eta guztiaren nahasketaz gozatzeko, 19:00etan bertaratu beharko da plazara.

Ondoren, El experimento filma proiektatuko dute.

Erlazionatuak

Gazteburua, eredu berrien eraikuntzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 urr 14 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!