Falta zitzaion txapela jantzi du Irene Caminosek

Mikel Iraola 2015eko ekainaren 29a

Elite mailako Espainiako Trialsin Txapelketa irabazi du Irene Caminos tolosarrak. Hori izan da orain arte, Europako eta Munduko kopez gain, irabazteke zuen txapelketa.

Maiatzean Espainiako Kopa irabazi zuen lehenengo aldiz, eta azken bi urteak txapeldunorde geratu ostean, aurtengo denboraldirako Espainiako Txapelketa irabaztea zuen helburu nagusi. Bada, lortu du. Torredembarrako txapelketan izan ziren hamabi partehartzaileen artean onena izan da gazte tolosarra.

Azken urteotan erakusten ari den mailak, berriz, ate gehiago zabaldu dizkio Irene Caminosi: Uztailean Italian jokatuko den Europako Txapelketarako deitu du Espainiako Selekzio absolutuak. Irailean, berriz, eta pasa den urtean Euskadiko selekzioarekin aritu ondoren, Andorran jokatuko den Munduko Kopan lehiatuko du, kasu honetan, Espainiako Selekzioko kide moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!