Irene Caminosek Espainiako Kopa irabazi du lehenengoz

Mikel Iraola 2015ko mai. 11a, 11:38

Cartagenan jokatu zen txapelketan garaipena lortu zuen tolosarrak. Orain arte ez zuen lortu txapelketa honetan lehen posturik.

Inoiz ez zuen lortu Irene Caminosek Espainiako Kopan garaipenik. Baina ez 35ºko tenperaturak, ezta aurkari onenek ere, ezin izan zuten tolosarrarekin. "Oso pozik nago, behingoagatik lortu dut falta zitzaidana" azaldu du Caminosek.

Denboraldia bikain hasi du tolosarrak. Gipuzkoako Trialsin Txapelketako lau probak irabazi ostean, txapela jantzi zuen lehenengo, eta orain Espainiako Kopan nagusi izan da. Hurrengo hitzordua, maiatzaren bukaeran izango du Krakovian (Polonia). Bertan, Munduko Kopako lehen jardunaldia jokatuko da, eta pasa den urteko zortzigarren postua errepikatzeko helburuarekin ekingo dio txapelketari. "Lehen hamarren artean geratzea da nire helburua" dio. Poloniakoaren ondoren, Austrian eta Frantzian izango ditu probak, eta Belgikakoarekin amaituko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!