Behin behineko kartzela zigorra ustez garraiolari bat hil zuen ertzainari

Ataria 2015eko ekainaren 8a

Ertzainak bere gain hartu du hilketa, baina "nahi gabe" tiro egin zuela azaldu dio instrukzio epaileari.

Instrukzio epailearen autoak, ordea, dio hilketa izan zela, ustez babesik gabe egonik buruan tiro egin ziolako. Armarekin belarri ingurura apuntatu bazion ere, "nahi gabe" tiro egin zuela esan du ertzainak. Dena den, lekukoen esanetan oinarrituta, behin behineko kartzela zigorra ezarri dio epaileak.

Aurrez hasi zen bi gidarien arteko istilua, gasolindegian. Leitzako irteeran geratu zituzten ibilgailuak, baina bertatik jaisterako arma eskuan zuen ertzainak.

Espetxera bidali du instrukzioko epaileak, eta horrez gain armak erabiltzeko baimena ere kendu dio. Dena den, hilabete batzuk beranduago beste epaiketa bat izango da. Orduan emango du azken epaia epaileak. 15-25 urte bitarteko kartzela zigorra jaso lezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!