Eraso arrazista Khelifa Tadjineri

Eraso arrazisten aurka ehun lagun inguru elkarretaratzean

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 15a

Khelifa Tadjine tolosarrari elkartasuna erakutsi diote Trianguloan, herritar, eragile eta udal ordezkariek.

Euria egin arren, eraso arrazisten aurkako elkarretaratzean, ehun lagun inguru elkartu dira gaur arratsaldean Tolosako Trianguloan.

Khelifa Tadjinek egindako salaketen ondoren antolatu zuten mobilizazioa, herritarren, SOS Arrazakeriaken eta Jatorkinen babesarekin. Jatorri desberdinetako tolosaldearrak elkartu dira Trianguloan. Horien artean zegoen Tadjine bera. Hain zuzen ere, "eraso arrazistarik ez!" lelopean zen elkarretaratzea, eta berari elkartasuna erakusteko ere mobilizazioa izan da. Tolosarrak, aste honetan, eraso arrazistak salatu zituen, RENFE-ren segurtasun zaintzaileen eskutik.

Elkarretaratzearen amaieran Tadjinen lekukotza irakurri dute, euskaraz.

Tolosako udal ordezkariak ere bertan izan dira. Besteak beste, Lore Agirre eta Ibai Iriarte, Tolosako alkateordea eta alkatea. 

Khelifa Tadjinek jasotako babesa eskertu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!