Eraso arrazista Khelifa Tadjineri

Eraso arrazistarik ez!’ lelopean elkarretaratzea

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 13a

Mobilizazioa Tolosako Trianguloan deitu dute, ostiralean, 19:00etan

Hainbat herritarrek, SOS Arrazakeriak-ek eta Jatorkinek elkarretaratzerako deialdia zabaldu dute. Mobilizazioa hilaren 14an, ostiralean, izango da, Tolosako Trianguloan, 19:00etan. Elkarretaratzearen leloa ondorengoa dela iragarri dute: Eraso arrazistarik ez! Eskualdeko herritarrei eta eragileei deialdiarekin bat egiteko eskatu diete.

Khelifa Tadjinek bere gertaerak hainbat eragileren aurrean salatu ditu azken egunotan. SOS Arrazakeriak elkartera jo zuen lehenik, eta bertatik, Jatorkinera. Horien laguntza izan du egun hauetan, eta gertaerak kalean salatzeko erabaki hartu dute: «Modu horretako kontrolak, ezaugarri fisikoengatik, onartezinak eta salagarriak direlako». SOS Arrazakeriatik, Khelifa Tadjinen salaketa bakarra ez dela azaldu dute, horrelako gertaera gehiago izan direla baieztatuz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!