Iñaki Altolagirre 'Matxet'-ek azaldu duenez, "dibertitzeko musika" egiten dute beraiek, eta Bonbereneako kontzertua ere hala izango da, "dibertigarria". Lan berri honetan ere, aurrekoetan bezala, disko, funk edota soul doinuak nahastu dituzte. "Musika estilo honetara ez gaude oso ohituak gurean; musika dantzagarria egiten da, baina, ska edota reagge doinuekin", azaldu digu taldekideak.