Eraso sexista Tolosan 2015

Martutenen espetxeratu dute ustezko erasotzailea

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko apirilaren 14a

Tolosako epaitegian deklaratu du goizean, eta epaileak kartzelan sartzea erabaki du; epaiketaren zain geratuko da bertan.

Igande goizaldean Tolosako Errementari kalean gertatutako eraso sexistaren ustezko egilea Martuteneko espetxera bidali du, goizean, Tolosako 2. zenbakidun epaitegiko epaileak, Ertzaintzak TOLOSALDEKO ATARIAri berretsi dionez.

Erasoa jasandako emakumeak, igandean goizean goiz jarri zuen salaketa. Ertzaintzak identifikazio lanei ekin zien, eta arratsaldeko lehen ordurako atzeman zuten ustezko erasotzailea. Horrela, Tolosako epaileak espetxeratzea erabaki du, epaiketaren zain. Datozen egunotan defentsak autoaren aurrean helegitea jartzeko aukera izango du.

Erlazionatuak

«Aski da» jendetsua sexismoari

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 api 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!