San Blas Egunaren esperoan, jende ugari festetan

Ataria 2015eko otsailaren 2a

San Blas jaien bigarren egunean ere eguraldiari aurre egin behar izan diote. Igandean ekitaldi ugari izan ziren, diana, meza, aizkolariak eta bertsolariak, eta jendeak ere erantzun zuen, tarteka aterkiaren beharra izan bazen ere. Bihar ospatuko da San Blas Eguna, eta bitartean gaur arratsaldean disko festa izango da.

Egitaraua

Otsailak 2, astelehena
18:30-21:30. Disko festa.

Otsailak 3, asteartea SAN BLAS EGUNA
11:00. Meza Nagusia izango da, eta bertako produktuak bedeinkatuko dira.
12:30. Toka lehiaketa, auzokoentzat eta elkartekoentzat.
18:30-21:30. Malbadi anaiak, trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!