Eguraldiari aurre eginaz hasi dituzte San Blas jaiak

Ataria 2015eko urtarrilaren 31

Eguraldiak ez die lagundu. San Blas jaiei hasiera emateko txupinazoa bota behar zutela, euri jasa hasi du eta. Baina ez dira atzean geratu, eta txorizo pintxoak eta basoerdiak banatuz berotu dute giroa. Hori helduentzat, haurrei berriz, gozokiak eman dizkiete. Noski opilek ez dute huts egin, eta izan da hara gerturatu eta bost dozena eman dituenik ere.

Egitaraua

Gaur, urtarrilak 31
12:00. Txupinazoa.
12:30. Ume jolasak.
17:30. Umeentzako txokolate jatea.

Bihar, otsailak 1
09:30. Diana, Konponezinak txarangarekin eta Tolosako Txistulari taldearen eskutik.
11:00. Meza.
12:30. Jon Irazu eta Mikel Larrañaga aizkolariak.
13:00. Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus.
17:30. Peñagarikano eta Arzallus bertsolarien bigarren saioa.

Otsailak 2, astelehena
18:30-21:30. Disko festa.

Otsailak 3, asteartea SAN BLAS EGUNA
11:00. Meza Nagusia izango da, eta bertako produktuak bedeinkatuko dira.
12:30. Toka lehiaketa, auzokoentzat eta elkartekoentzat.
18:30-21:30. Malbadi anaiak, trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!