Erabakitzeko eskubidea ehuntzeko garaia dela aldarrikatu dute

Ataria 2015eko urtarrilaren 31

Gure Esku Dago ekimenak ikasturte berriaren Tolosaldeko aurkezpena egin du Tolosako Leidor aretoan. Erabakia#ehuntzen lelopean, datozen hilabeteetan egin asmo dituzte pausoen berri eman dute, musikarien, dantzarien, antzezleen eta beste hainbat emanaldiren laguntzarekin. Duela hilabete batzuk hildako Inazio Agirre tolosarra ere omendu dute, eta ekitaldia Gure Esku Dago abestiarekin amaitu dute, Leidor guztia zutituz. 

Ekitaldia hasi aurretik photocall batekin giroa berotzen hasita ordubete inguruko ekitaldia egin dute. Kike Amonarriz eta Jone Amonarriz aita-alabak izan dira aurkezleak. Ekimenean nola parte hartu, izena nola eman behar den, zein den aurtengo kanpaina, zein helburuak... horiek guztiak argitu dituzte musikaren, dantzaren eta kanten laguntzarekin. Ekitaldia Gure Esku Dagoren abestiarekin amaitu dute, eta guztiak zutitu dira.

Bestalde, Tolosan egin duten eskualdeko ekitaldiaz gain, beste hainbat ekimen ere antolatu dituzte. Hala, Amasa-Villabonan, esaterako, Erabakitzeko eskubideari bidea zabaltzen lelopean hitzaldi zikloa jarri dute martxan. Asteartean hasi zuten, eta hurrengo mahai inguruak otsailaren 4an eta otsailaren 10ean izango dira. Amaitzeko, otsailaren 20an, Jostunak dokumentala izango da ikusgai.

Erlazionatuak

Erabakitzeko eskubidean sakonduz

Iñigo Terradillos 2015 urt 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!