JOXE MARI ITURRALDE:
"Urte askotan harreman handia izan nuen berarekin. Berak egin duen lana ezin da segituan neurtu. Zubi lana egin du bere garaiko eta gaur egungo belaunaldiekin. Berarekin mundu bat betirako galdu da. Oso zaila izango da jarraipena ematea, horrelako pertsonalitateak desagertu direlako, independente eta askeak. Zirkulu guztietatik aparte, influentziarik gabe, egiten zuen lan eta horrelako gutxi daude orain".
LUIS HARANBURU:
"Gizon handi bat izan da, zubigintzan aritua Gerra aurreko eta ondorengo euskaldunen artean. Bera izan zen Barandiaranekin batera Eusko Ikaskuntza berpiztu zuena. Langile porrokatua izan zen, eta heriotzak ere lanean harrapatu du. Entsegu bat egiten ari zela badakit. Bere produkzio intelektuala ikusgarria da. Nabarmenduko nuke baita lagun izateko erraztasuna".
ANDER LETAMENDIA:"Bi familien arteko harremana aspaldikoa izan da. Azken egun hauetan berarekin izan naiz eta bera konturatzen zen. Pena eman zidan. Harritu nintzen ez zuelako gogorik bere zirriborro batzuk txukuntzeko. Eta esan zidan ez ziola axola. Beti oso langilea izan da. Ondarea izugarrizkoa da, eta gauza asko ez dira galdu Euskal Herrian bere lan horri esker".
Txoriek kantuari utzi diote gaur, Juan Garmendia Larrañaga, Tolosako seme kuttun, etnografo, euskaltzale, eta lagunak utzi gaitu,beti arte!
— ibai iriarte (@ibaiiriarte) January 8, 2015
#goianbegoRT@tolosaldeataria: Juan Garmendia Larrañaga antropologo eta idazle tolosarra hil da http://t.co/jAaSywnFjx pic.twitter.com/dntsATafa2
— Markel Olano (@markelolano) January 8, 2015
Juan Garmendia bezalako ikerlariei esker ere, hemen gaude. #errespetua #milesker
— jabi ortega (@jabiortega) January 8, 2015
Juan Garmendia Larrañaga hil omen da. Ez da titular handietan agertuko, baina lan handia egin zuen euskal etnografia jasotzen eta zabaltzen.
— Xabier Mendiguren (@xme64) January 8, 2015
Gero arte Juanito. Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialari handia http://t.co/vmsE4k0FAk
— David. (@urantzia) January 8, 2015
Egun tristea gaurkoa eta galera, sekulakoa. Beti arte, Juan Garmendia Larrañaga!
— Marta San Sebastian (@MartaSanSebasti) January 8, 2015
Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina hil da http://t.co/OciXTILzQz
— Euskaltzaindia (@plazaberri) January 8, 2015
Euskal etnologo handi batek utzi gaitu, bere lanaren bitartez bizirik iraungo du. Juan Garmendia Larrañaga GERO ARTE
— koma (@komazk) January 8, 2015
"Lekuko bat hiltzen denean entziklopedi bat hiltzen da" Juan Garmendia #GB
— Josu Orbe Benguria (@jorbe) January 8, 2015
La Cultura y de forma singular la Antropología Vasca está de luto. Ha muerto Juan Garmendia, a quien tanto debemos. Goian bego!
— Enrike Rz de Gordoa (@Enrikerdg) January 8, 2015