Eutsi Goiari! (zaharra)

Jon Azaldegi, MVP

M. Iraola 2014ko abenduaren 15a

Zortzigarren jardunaldian balorazio hoberena eskuratu duen jokalaria izan da tolosarra, EBA mailako AA taldean. Ustekabean jakin du lorpenaren berri, Ataria Irratiak deitu dionean.

Larunbatean, Estela Cantabriaren aurka TAKE-k lortutako garaipenean, 24 puntu eta 10 errebote eskuratu zituen, bederatzi falta jasotzearekin batera. Guztira 37ko balorazioa jaso du, hain justu aurkari zuten taldeko Antone Robinson estatubatuarrak bezalaxe.

Orain arte lehiatu izan duten mailan horrelako lorpenak ez zituzten kontutan hartzen, beraz, lehen aldia du: "Anekdotikoa da, polita da niretzat baina garrantzitsuagoa izan da asteburuan lortu dugun garaipena".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!