Oargin, Boulder txapelketa

A. Imaz 2014ko abenduaren 10a

Tolosako Oargi elkarteak Boulder Txapelketa antolatu du, Oargin bertan, larunbatean, 15:00etan. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, nahiz eta laugarrena, 2009an antolatu zuten. Belaunaldi berrien indarrarekin dator, beraz, larunbateko proba. 

Hiru mailatan antolatu dute txapelketa, adinaren arabera. Haurrak, 16 urte bitartekoak; gazteak, 16-18 urte artekoa, eta helduak, 18tik gorakoak.
Izena emateko hiru aukera daude: 699 69 86 42ra deituta; oargi.org webgunearen bidez, eta egunean bertan elkartera agertu eta apuntatuta, txapelketa hasi baino lehen.
Oargi elkartean dagoen rokodromoan jarriko dituzte bide desberdinak, eta parte hartzaileek bertatik ibili beharko dute. Finalera pasatzeko hiru gauza hartuko dira kontuan: noraino iritsi den eskalatzailea; zenbat denbora behar izan duen horretarako, eta zenbat saiakera egin dituen.
Antolatzaileek, alde batetik, parte hartzaile izan daitezkeen guztiak gonbidatu nahi izan dituzte larunbatean Oargira ager daitezen eskatuz. Bestetik, eskalatzaileen gora-beherak ikustera, inguruko zaleei dei egin diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!