Pasahitza (zaharra)

I. Bidaia Bekaren aurkezpena

Iñigo Terradillos 2014ko abenduaren 10a

Josu Iztueta bidaiari tolosarrak gaur Bidaiarien Txokoan izango diren ekitaldien berri eman digu. DBHko ikasleei zuzenduriko ekimena da, eta gazteen artean bidaiatzeko gogoa sustatzea eta Euskal Herria ezagutaraztea du helburu.

16 urteko neska-mutilei zabaldutako deialdia da, eta ikastetxeetan ezagutzera eman eta gero gaur egingo dute aurkezpen ekitaldia.

Beka hori lortu ahal izateko, bost edo sei laguneko taldetan bildu beharko dira gazteak eta Euskal Herrian barrena, gutxienez bi lurralde ukituz, bidai bat proposatu beharko dute: nora joan, non lo egin, nola mugitu... Talde irabazleak berak proposatutako bidaia hori egiteko aukera izango du.

Beka honen bitartez, bidaiatzea gustuko duten gazteak Bidaiarien Txokora gerturatu nahi dituzte antolatzaileek. "Eurak gu baino hobe moldatzen dira internetekin bidaiak antolatzeko. Munduaren berri gehiago dute" dio Iztuetak.

Bestetik, eskiaren inguruko emanaldi-omenaldia izango da 20:00etan. 60. hamarkada gogoratuko dute, eskia nola jaso zuten azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!