Eutsi Goiari! (zaharra)

Izagirre: "Polita da Elolaren oroimenezkoa etxeko batek irabaztea"

Asier Imaz 2014ko abenduaren 8a

Amaitu da Jose Ignazio Elolaren Oroimenezko I. Zesta Punta Txapelketa. Igandean, finalerdiak jokatu ziren, eta atzo, hirugarren eta laugarren posturako lehia eta finala. Beotibar pilotalekuan jende ugari elkartu zen zesta punta ikustera, eta horien artean, profesional izandako pilotariak zeuden. 

Giro berezia zegoen atzo Tolosan. Zesta punta krisian dago, baina hileta baino jaiotza baten ospakizuna zirudien atzokoak. Eta zentzu batean horrela zen, Elolaren oroimenezko txapelketaren lehen edizioa izaki.
Hirugarren eta laugarren posturako lehia, ez zen dizdiratsua izan, nahiz eta markagailuak emozioari eutsi zion. Bost tantoko aldeaz nagusitu ziren Alberro eta Zabala. Ondorengo partida, finala, ez zen dizdiratsua izan markagailuan: 30-17. Baina lau pilotariek emozioz bete zuten kantxa, partida ikusgarria jokatuz. Tantoak borrokatuak eta ederrak izan ziren, eta Alberdi eta Izagirre maisu aritu ziren. Ondorioz, txapela eurentzat.
Punta-puntako afizionatuak izan dira Tolosan Elola zenari omenaldia egiten. Beotibar zesta punta elkarteko kideak buru-belarri aritu dira txapelketa prestatzen, eta pilotariek ikuskizuna jarri dute kantxan. Esan bezala, krisian dagoen pilota modalitatea da zesta punta, baina joera ez dadila izan maldan beherakoa. Atzo ikusitakoaren arabera, lanerako prest dagoen jendea egon badago: «Ez dugu hori aldatzen ez saiatzearen errudun izan nahi», zioten txapelketaren aurkezpenean. Ea horretarako aukera duten; zesta puntak eskertuko luke.

Andoni Lertxundi, antolatzailea:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!