Bigarren multzoan hamaika talde daude hiru punturen barruan pilatuta. Gainerako bostak atzeko postuen borrokan dabiltza. Emaitza bolada ona lortzea kostatzen ari zaion Tolosa CF bigarren multzoan dago, nahiz eta azken postuan egon. Gora egiteko puntuak behar ditu, eta aurreko jardunaldian ez bezala, hurrengoan lortu beharko ditu jokoan egongo diren hiruak. Aurkaria atzeko multzoan dagoen Usurbil da. Ondorioz, ezin da hutsik egin.
Azkoitian ere ezin zen hutsik egin, baina «dinamika onean ez dagoen talde bati horrelako gauzak gertatzen zaizkio», azaldu du Iker Dorronoso tolosarren entrenatzaileak. Izan ere, etxekoak baino gehiago izan ziren eskualdekoak. «Partida hasi orduko gol aukera bat baino gehiago izan genituen, baina baloia ez zen barrura sartzen», esan du Dorronsorok. Punturik lortu ez arren, urdinen entrenatzailea gustura zegoen jokalarien ahaleginarekin: «Zarautzen aurka jokolariak berandu sartu ziren jokoan, baina azken jardunaldi honetan ez da horrela izan; partida osoan erakutsi dute lehiakortasuna, eta oso gustura nago».
Ondorengo lau partidetatik hiru etxean jokatuko ditu Tolosak, eta Berazubin partidarik galdu gabe dagoela kontuan hartuta, puntuak pilatu eta gora begira hastea izango da helburua.
Erregional Ohorezko Maila
Anaitasuna 1
Tolosa CF 0
Sailkapena
1. Aretxabaleta 29p
2. Aurrera 24p
3. Touring 17p
13. Tolosa 14p
18. Antzuola 4p
Hurrengo jardunaldia
Tolosa (13) - Usurbil (15)
Euskal Liga
Tolosa CF 2
Gasteizko Neskak 3
Sailkapena
1. Leioako Emakumeak 22p
2. Eibar 19p
3. Bizkerre 18p
10. Tolosa 9p
14. Lantaron 3p
Hurrengo jardunaldia
Arratia (8) - Tolosa (10)