Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, 2014

Udalbatzako alderdi guztiek batera gaitzetsi dute emakumeenganako indarkeria

Tolosaldeko Ataria 2014ko aza. 25a, 14:58

Tolosako Udaleko ohiko osoko bilkura gaur arratsaldean izango da, eta bertan onartuko dute adierazpena; aurretik, 19:00etan, egingo duten elkarretaratzea ere adostua izan zen aurreko plenoan.

Azaroaren 25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Tolosako Udalak bere gaitzespen sendoa erakusten du indarkeria sexistako adierazpen ororen aurrean. Adierazpen horiek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ezaren fruitu dira, eta zeharka sustatzen dira oraindik gaur egungo gizartean dauden ohitura eta jarrera negatiboen bitartez. Era berean, Tolosako Udalak azpimarratu nahi du beharrezkoa dela norabide horretan sakontzea, herritarren eta politikan aritzen direnen adostasun eta konpromisoaren bitartez.
Nahiz eta gizonen eta emakumeen arteko harremanetan urrats garrantzitsu batzuk eman diren, oraindik asko dago eginkizun. Atzerapen ikusgarri bat nozitzen ari gara indarkeria sexistaren aurkako borrokan, eta hori islatzen da hilketa-kopurua gora doanean; izan ere, gure inguru hurbilekoenean ere, ikusten da gora egin duela emakumeek salatutako festa-esparruetako sexu-erasoen kopuruak.
Espainiako estatuan, CEDAW itzal txostenean jasotzen den bezala, Genero Indarkeriaren kontrako Lege Organikoaren 10. urteurrenean arreta osoko zerbitzuen murrizpen bat gertatu da, gutxitze bat baliabideen kalitatean, neurri berezien falta bat babesik gabeko sektoreetako emakumeentzat eta, azkenik, aipatutako legearen eta gaiaren gaineko politika publikoen ebaluazio  eskas bat.
Atzerapen hau gertatzen ari da giro sozial, legezko, mediatiko eta ideologiko batean. Ezin ditzakegu begiak itxi errealitate honen aurrean: eraso eta jarrera sexistak dira emakumeen kontrako indarkeria permititzen duen gizarte baten adierazle bat. Permisibitatea elikatzen da erakunde batzuen gelditasunaz, jarduerarik ezaz, indarkeria sexista hutsaren hurrengotzat jotzen duten edo neskek eta emakumeek jarritako salaketen egiazkotasuna dudan jartzen duten adierazpen publikoez zeinek auzitegiek emandako datuak alde batera uzten dituzten. Era berean, nabarmentzeko modukoa da emakumeen kontra sare sozialetan piztutako agresibitatea eta komunikabideetan indarkeriari ematen zaion trataera arin eta sentsazionalista. Permisibitate-giro honetan sortzen dira “mikromatxismoak” ere, hau da, gizonen eguneroko jokabide sotilak emakumeak kontrolpean eta beren boterearen mendean edukitzeko.
Ildo horretatik, kontsentsu sozialak sustatzeko lehentasuna du lidergo instituzional eta politiko bat bermatzeak. Beharrezkoa da politika instituzional bereziak sustatzea eta haiek gauzatzeko baliabide aski izatea. Beharrezkoak dira, orobat, kaleetako errebindikazioak, iritzi publikoa eta jardunbide onak sortzea eta, baita ere, komunikabideetan eta sare sozialetan adierazpen sexistak gogor salatzea.
Beraz, garrantzitsua da emakumeek jasaten duten indarkeria gaitzestea zeren urratzen baititu giza-eskubideak eta funtsezko askatasunak zeinak oinarrizkoak diren lagundu nahi badugu eredu kulturala aldatzen, hau da, herritarren kontzientzian eta egitura familiar, sozial eta politikoetan eragin ahal izateko beharrezkoak diren jarrera eta balioak aldatzen.

Hori denagatik, emakumeei indarkeria matxistarik gabe bizitzeko duten eskubidea bermatzearren, Udal honek honoko konpromiso hauek hartzen ditu:
    ➢    Kanpaina publikoak sustatzea helburu honekin: hiritarren kontzientzia aktibo bat eta giro ez-permisibo bat sustatzea indarkeria zein bazterketa matxistaren edozein agerpenaren aurrean, tokiko komunikabideekin elkarlanean eta  erabilera ez sexista eta errespetuzkoa sustatuz sare sozial, whatsApp, facebook, twitter, eta abarretan.
    ➢    Segitzea emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloa lantzen eta indartzen, erakundeen arteko lankidetza hobetzeko eta euskarririk handiena eskaintzeko indarkeria hori nozitzen duten emakumeei eta beren familiei.
    ➢    Udalaren berdintasun-politikak indartzea, eta bermatzea Tolosako Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako III Planean jasotako neurrien garapen, segimendu eta ebaluazioan behar diren giza- eta diru-baliabideak.
    ➢    Jabekuntza Eskola indartzea, bertan parte hartzen duten emakumeek beren erremintak izan ditzaten eta beren harremanak eta sareak (gazteak, helduak, migratuak, e.a.) sendotzeko, desberdintasunei eta indarkeria matxistari aurre egin diezaien modu autonomoz.
    ➢    Prozesuak bultzatzen jarraitzea emakumeen partaidetza aktiboa defendatzeko erritu sinbolikoetan, festa-izaerako jardueretan eta eremu soziokultural guztietan.
    ➢    Indartzen jarraitzea, batetik, ikastetxetako ikasleei zuzendutako koedukazio-proiektua eta, bestetik, Beldur Barik eta Hi Haiz, Hi! Programak zeinetan, agresio-mota guztiak prebenitzeko helburuaz, hauek sustatzen baitira: berdintasunean oinarritutako sexualitatea, nesken jabekuntza eta mutilen papera berdintasunezko harremanen alde.
Azkenik, eskerrak eman behar dizkiegu gaurkorako deitutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartu duten guztiei, mezu hau garbi adierazten dugularik: segituko dugula errebindikatzen emakume guztiak indarkeri-adierazpen guztietatik askatuak izan daitezela.

Erlazionatuak

Ez dago minutuko isilunerik

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 aza 21 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!