Iker Dorronsoro: "Gola falta izan zaigu; taldearekin oso gustura"

Asier Imaz 2014ko azaroaren 10a

Eskualdeko bi futbol talde nagusiak gustura geratu dira asteburuan. Erregional ohorezko mailakoak berdinketa lortu zuten Martutenen, sailkapen nagusian aurretik duten taldearen aurka. 0-0 izan zen emaitza, eta pena horrek sortu zien, gol bat ez zutela urruti ibili.

Horrek hiru puntuak emango zizkien urdinei, eta bolada onari jarraipena. Iker Dorronsorok partida azterterakoan, hori aipatzen zuen, bigarren zati handi bat egin zutela, eta gola bakarrik falta izan zitzaiela.

Aldaketak egiten jarraitu zuen Dorronsorok, maila altuko jokalari ugari dituela erakutsiz. Oraingo honetan, lau jokalari berri sartu ziren hamaikakoan, azken partidarekin alderatuta. Loidik, aldiz, ezker hegalean jarraitu zuen jokatzen, defentsa moduan.

Puntu bakarra gehituta, Tolosa CF seigarren dago sailkapenean, 13 punturekin. Hurrengo partida etxean jokatuko dute, Zarautzen aurka. Hauek, tolosarren puntu kopuru bera dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!