TAKE, liderrak janda

Mikel Iraola 2014ko aza. 5a, 08:13

TAKEk kanpoko neurketa bat jokatzeko autobusa hartzen zuen lehenengo aldia izan zen larunbatekoa. Jokalari eta zaletu, denak batera, giro ederrean. Gidariak ere bere ekarpena eman nahi izan zion une berezi hari, jokalariak motibatzeko edo, Coach Carter filma telebistan jarriz.

Ikusi ez dutenentzat, Estatu Batuetako auzo txiro bateko saskibaloi taldeko jokalariak hezteko eta motibatzeko lan gogorra egiten duen Ken Carter entrenatzailearen balentriak kontatzen ditu filmak.
«Aurrean edonor dagoela ere, irabazteko izaera duten jokalariak nahi ditut» dio Carterrek une batez. Gidariak une hari zegokion film aproposena aukeratu zuela zirudien.

Izan ere, TAKEk neurketa oso zaila zuen. Pasa den astean mailako talderik gogorrenetako baten aurka aritu ostean, igoera lortzeko faborito den Santurtziren etxean jokatzen zuen. Puntako jokalariak dituzte bizkaitarrek eta nabaritu zen.   

Carterren hitzengatik, akaso, motibatuta irten zen taldea. Amondarain gaztearen puntuak garrantzitsuak izan ziren hasieran. Normala baino minutu gehiago izan zituen azken orduko bajen ondorioz, eta neurketa txukuna burutu zuen tolosarrak, taldeko saskiratzaile onena bihurtuta.

Hasieratik zail jarri ziren gauzak. Bi jokalariren faltan zen Gonzalez, eta hori gutxi balitz, Ion Izagirrek sudurrean kolpea jaso, eta zorabiatuta irten zen kantxatik, eta Iñigo Morenok hortz bat galdu zuen aurkari batek emandako ukalondoko baten ostean. Zorionez, aulkian deskantsatu ostean, bi jokalariek arazorik gabe jokatzen jarraitu ahal izan zuten.

Dena den, estu hartu zituzten santurtziarrak lehen hamar minutuetan. 29-23ko emaitzarekin amaitu zen lehen laurdena: «Defentsa gure atalik indartsuena da, eta 29 puntu sartu zizkiguten. Beraz, pentsa» zihoen Yon Gonzalezek partida amaieran. Hortik aurrera, bizkaitarrak nagusitu ziren guztiz: errebotean zeharo gainditu zituzten tolosarrak, defentsan jan egin zituzten, hiruko marratik saskiratze ugari egin zituzten... eta konturatzerako 30 puntuko aldea lortu zuten.Bi urte baino gehiago dira tolosarrek horrelako emaitzarik jasotzen ez zutela.

Itzulerako bidaian gidariak filmari geratzen zitzaiona jarri zuen. Carterri ere azken emaitza kontrakoa izan zitzaion finalean, puntu bateko aldeaz. Baina jokalariei honakoa esan zien aldageletan: «Inoiz ez duzue amore eman, eta burua altxatuta mantendu behar duzue, lortu duzuena emaitzetatik haratago baitoa».


Sailkapena

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
C.B.Santurtzi SK
La Gallofa Cantbasket 04
Easo
Natural Rioja Vintage
Universidad de Valladolid
Fundación Baloncesto Valladolid
Centro de Estudios Mikeldi
Megacalzado Ardoi
Mondragon Unibertsitatea
TAKE Tolosa
Askartza Claret
Igualatorio Cantabria Estela
PAS Pielagos
Grupo de Santiago Autom.
3
3
2
2
2
2
2
2
1
1
1
0
0
0
0
0
1
1
1
1
1
1
2
2
2
3
3
3


Azaroaren 8an, 18:30ean, Tolosako Usabalen: TAKE-Valladolid

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!