Eutsi Goiari! (zaharra)

Tolosa CF Atletismo taldea, aro berri baten aurrean

Asier Imaz 2014ko urriaren 30a

Zuzendaritza berriarekin ekingo dio eskualdeko atletismo talde indartsuenak denboraldi berriari. Josu Gomez presidentearekin hitz egin dugu Ataria Irratiko Eutsi Goiari! kirol saioan. Tolosarra ilusio handiarekin agertu da.

Aurredenboraldia amaitzen ari da eta ikasturte berrian izango diren proben laburpena egin du Gomezek. Horrez gain, Tolosa CF Atletismo taldeko kide izan nahi duten haur nahiz helduek, izen emate aukera zabalik izango dute urte guztian zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!