Berriro ere Bidasoa izango du aurkari Tolosa Eskubaloiak

Ataria 2014ko urriaren 22a

Euskal Kopako final laurdenean berriro ikusiko dute elkar. Pasa den urtean Usabalen jokatutako norgehiagokan, irundarrek 24-37ko emaitzarekin irabazi zuten.

Neurketaren data ez dute oraindik zehaztu, baina abenduaren 8tik 10era bitarte izan daitekeela azaldu du klubak. Aurrekoan bezala, poz handiarekin hartu dute albistea.

600 lagun bildu ziren pasa den urtean neurketa historiko hura gertutik ikusteko. Hau izan zen egun hark utzi zuena iruditan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!