Gutuna: 'Inazio Agirreri gure esker ona'

Tolosako eta Tolosaldeko Gure Esku Dago 2014ko irailaren 4a

Kolpe gogorra izan duk hire heriotza, Inazio, inondik inora, ezin ordezka zezakeagu hire galera. Tolosan GURE ESKU DAGO lantaldea osatu genianetik izan haugu bidelagun, eta ohore bat izan duk. Hizkera garbia erabiltze huen, eta mezua are garbiagoa: ezberdinen arteko elkarlana, euskara, eta estiloa. Behin eta berriz errepikatze huen estiloa. Ilusioz lan egin behar geniala aipatze huen, eta ilusio hori herritarrei helarazi. Benetan sineste huen etorkizun hobea gure eskutan geniala aipatzean. Oraindik ezin diagu ahaztu gizakate eguneko hire aldartea, hire begitartea. Estiloak, kasik mezuak bezainbeste, garrantzia handia izan dik, eta horretan ere arrazoi huen.

Estiloa, behin eta berriz aipatu duk bileretan. Baina estiloa hik erakutsi duk, hik erakutsi diguk. Eredu haiz guretzat, eta gure lantaldean beti izango duk lekua, ezin ordezka zezakeagu hire galera eta. Horregatik, gizakate egunean egin genian bezalaxe, eskutik helduta jarraituko diagu, guztiok batera norabide berean indar eginez. Ilusioz, gogoz, hire modura.

Plazerra izan duk hi ezagutu eta hirekin lan egitea.

Har dezagun bidea, gure esku da eta…

Agur eta ohore, Inazio.

Erlazionatuak

Kemena zerion bihotz euskaltzalea

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 ira 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!