Bizikleta martxan parte hartu dutenek haustura hidraulikoaren teknikaren bitartez zaharkitua dagoen eredu energetikoa mantentzeko apustua egitea "burutu behar ez den akatsa" dela diote. "Teknika honen bidezko gasaren ustiatze masiboak baliabide hauentzako presio jasanezina litzateke eta amildegira bideratuko gintuzkeen ereduari eutsiko lioke", esan dute.
Bizikleta martxa iraun bitarte hitzaldiak eskaini dituzte hainbat herritan.