Epaimahaiak Topic-ek egiten duen lana aitortu du sari honen bidez, eta saria ematerakoan "egitasmo berezia" dela nabarmendu du; "txotxongiloen zabalkundea egiten duten lana txalogarria da", esan dute. Zentroak hezkuntza eta formakuntzan egiten duen lana goraipatu dute. Topic-ek duen digitalizatutako dokumentazio guztia eta 1.800 txotxongiloko bilduma ere aipatu dituzte.
Saria abuztuaren 27an jasoko dute Montarco Jauregian, Gaztela eta Leongo 17. Antzerki Azokaren barruan.