"Edizio borobila izan da, goi mailako kontzertuak ikusi ditugu"

Ataria 2014ko eka. 30a, 17:18

Bukatu da Tolosand Blues jaialdia, eta aho zapore ona utzi duela esan du Iñigo Martin antolatzaileak. Edizio borobila izan dela esan du, "bai ikusleen aldetik eta baita artisten aldetik ere, goi mailako kontzertuak ikusi ditugu".

Programazioa orekatua izanik, kontzertu guztiak goi mailakoak izan direla esan du antolatzaileak. Belceblues  bergararrek zabaldu zuten jaialdia Orbelan, blues eta bues rock indartsua eskainiz. Chino & The big bet taldearen emanaldiari dagokionean berriz, jende ugari bildu zuen Chinok ILargin, kontzertu akustikoa eta bikaina eman zuelarik, ahots benetan apartarekin. Dena den, show ederrena, Leioako Travellin´Brothers-ekoek eskaini zuten. Euskal Herria Plazan izan zen kontzertua, swing, blues r&b eta funky doinuak interpretatu zituzten. Txalotzekoa da gaua girotzeko izan zuten gaitasuna.

Larunbat eguerdian Sweet Marta & Cottom Roots-ekoen txanda izan zen. Larunbat eguerdian talde bartzelonarrak Missisipiko blues sustraietara eraman zituen bertaratutakoak, jtorrizko blues doinuak eskainiz.

David Giorcelli&Ster Wax Boogie woogie-ren eta bertute handikoa den David Giorcelli piano jotzaileak doinu alaiak eta dantzarako aproposak ziren kantak utzi zituen Ster Wax abeslari indartsua ondoan zuelarik.

Sweet Marta & The Blues Workers Iinolako zalantzarik gabe aurtengo ustekabe atseginena izan da, Marta armonikajotzaileak eta lagunak, blues garaikidea, indarrez eskaini zuten Plaza Berrian. Ahots ona eta jotzaile trebea den Duke Robillard aurtengo izarra zen eta ez du hutsik egin, berarekin batera Estatu Batuetako goi mailako 3 musikari izan zituen, emanaldi ahaztezina eskainiz. Swing eta blues doinu zoragarriak utzi zituen. Benetako luxua Duke Robillard Tolosan egotea.

Txaston Dixie Band-ek bere lehen kontzertua eskaini du Tolosand Blues jaialdian, beraz etxean. New Orleanseko kantak eta jazz standarrak interpretatu zituzten.


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!