Tolosako Udala .EUS domeinuaren aitzindarien artean

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 28a, 13:00
.EUS domeinuak 92 aitzindari ditu; 9 enpresa, 23 erakunde publiko, 14 hedabide eta euskal kulturgintzako 46 entitate. Erakunde publikoen artean dago Tolosako Udala, eta hedabideen artean Berria egunkaria eta HITZA egunkariak. PuntuEus Fundazioarentzat eta .EUS proiektuarentzat berebiziko garrantzia du Aitzindarien Programak ".EUS domeinuaren sustapena eta bultzada ekonomikoa" suposatzen baitu, "zentzu horretan, ekarpena modu finantzarioan edo espezietan egiteko aukera irekitzeak, bi helburuei ondo baino hobeto erantzuteko aukera ireki digu". Iratxe Esnaola .EUS proiektuko kideak eman dio Atariari egitasmoaren berri.

PuntuEus Fundazioko arduradunek azaldu dutenez, .EUS domeinaren zabalpenerako kanalak eta euskarriak "modu esponentzialean hazi" zaizkie, eta horrela orain datorkion bidearen hasiera duintasunek egiteko adina bultzada ekonomiko jaso dute. "Beraz, mila esker berriro, .EUS domeinuaren aitzindariei esker domeinuaren zabalkundea eta ibilbidea benetan oparoa izango dela aurreikusi dezakegulako".


Gaurtik abenduaren 3a bitarte

Apirilean hilabeteko epea eman zuten .EUS domeinuko aitzindari izateko. Eta beste hilabete bat eman dute domeinu izen horiek erregistratzen, aktibatzen eta ikusgarri izateko urratsak ematen. Lehen prozesu hori amaitu da gaurko aurkezpenarekin, eta prozesua abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, amaituko da, Fase Irekiari hasiera emanaz.

Aurkezpenean esan dutenez, 113 domeinu izenen proposamenak jaso zituzten fundazioan, 92 entitateren eskutik. Entitate bakoitzak domeinu-izen bakarra eskatu ahal zuen, eta beraz, 92 dira azkenean aitzindariak. 92 hauetatik 22 PuntuEus Fundazioko kideak dira.

Hurrengo fasea: abiaraztea

Etorkizunari dagokionez, Aitzindarien Fasea eta gero abiarazte-aldia etorriko dela esan dute. "Mota guztietako erakunde publiko, elkarte eta enpresek euren domeinu-izenak eskatu ahal izango dituzte, lehentasunez, publiko orokorrera ireki aurretik", argitu dute. Irailaren 16an hasi eta azaroaren 18an bukatuko da fase hau, eta denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dituzte, Euskararen Naziorateko Egunean. "Eta esan bezala, era berean, egun berezi horretan .EUS domeinuaren Fase Irekia edo Orokorra hasiko da", azaldu dute.

 

 

 
 

Aitzindariak:

Enpresak:

  • Bankoa Crédit Agricole: www.bankoa.eus
  • Elay Sl: www.elay.eus
  • Euskaltel: www.gozatueuskaltel.eus
  • Grupo ULMA, S. Coop.: www.ulma.eus
  • Hamaika Itzulpen SM: www.11itzulpen.eus
  • If: www.if-matxikote.eus
  • Iparragirre Eraikuntzak: www.iparragirre.eus
  • Kutxabank SA: www.kutxabank.eus
  • Laboral Kutxa: www.laboralkutxa.eus

Erakunde publikoak:

  • Tolosako Udala: www.tolosa.eus
  • Atarrabiako Udala: www.villaba-atarrabia.eus
  • Pasaiako Portuko Agintaritza: www.pasaiaport.eus
  • Baztango Udala: www.baztan.eus
  • Bilboko Portuko Agintaritza: www.bilbaoport.eus
  • Donostiako Udala: www.donostia.eus
  • Eibarko Udala: www.eibar.eus
  • ELA Euskal Sindikatua: www.ela-sindikatua.eus
  • Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus
  • Euskal Herria Bildu: www.ehbildu.eus
  • Eusko Jaurlaritza: www.basquecountry.eus
  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea EJIE SA: www.ejie.eus
  • Eusko Legebiltzarra: www.legebiltzarra.eus
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: www.gipuzkoa.eus
  • HAZI Fundazioa: www.hazi.eus
  • Hendaiako Herriko Etxea: www.hendaia.eus
  • Langile Abertzaleen Batzordeak LAB: www.lab.eus
  • Sopelako Udala: www.sopela.eus
  • SPRI SA: www.spri.eus
  • Udalbiltza: www.udalbiltza.eus
  • Uema: www.uema.eus
  • Uztaritzeko Herria: www.uztaritze.eus
  • Zeraingo herria: www.zerain.eus

Hedabideak:

  • Berria: www.berria.eus
  • Bertako hedabideak, HITZA guztien ordezko: www.hitza.eus
  • Argia komunikazio proiektua: www.argia.eus
  • Eguzki Irratia: www.eguzki.eus
  • Euskal Irrati Telebista (EiTB): www.eitb.eus
  • Goiena Komunikazio Taldea: www.goiena.eus
  • Hamaika Telebista: www.hamaika.eus
  • Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea: www.hekimen.eus
  • Iparla Elkartea: www.kazetainfo.eus
  • Naiz: www.naiz.eus
  • Radiokultura: www.radiokultura.eus
  • Tokikom SL: www.tokikom.eus
  • Zenbat Gara Elkartea: www.bilbohiria.eus
  • Zuzeu-Xoraturikan SL: www.zuzeu.eus

Euskal kulturgintzako entitateak:

  • AEK: www.aek.eus
  • Ametzagaiña AIE: www.euskarabildua.eus
  • Aranzadi Zientzia Elkartea: www.aranzadi.eus
  • Ardatz Kultur Elkartea-IKA: www.ikaeuskaltegiak.eus
  • Astigarragako Herri Eskola: www.astieskola.eus
  • Athletic Club: www.athletic-club.eus
  • Azkue Fundazioa: www.azkuefundazioa.eus
  • Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea: www.bagera.eus
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea: www.baieuskarari.eus
  • Bertsozale Elkartea: www.bertsozale.eus
  • Bizi Sagardoa: www.sagardoa.eus
  • CodeSyntax (Sustatu): www.sustatu.eus
  • Dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea: www.dantza.eus
  • Delorean: www.delorean.eus
  • Deustuko Unibertsitatea: www.deusto.eus
  • DYA: www.dya.eus
  • Elhuyar: www.elhuyar.eus
  • Elikaherria: www.elikaherria.eus
  • Elkar Fundazioa: www.elkar.eus
  • Emun Koop. E.: www.emun.eus
  • Erein Argitaletxea: www.erein.eus
  • Errigora: www.errigora.eus
  • Euskal Herrian Euskaraz (EHE): www.euskalherrianeuskaraz.eus
  • Euskal Herriko Ikastolak: www.ikastola.eus
  • Euskal Herriko Txistulari Elkartea: www.txistulari.eus
  • Euskal Idazleen Elkartea: www.idazleak.eus
  • Euskal Kultur Erakundea: www.eke.eus
  • Euskaltzaleen Topagunea: www.topagunea.eus
  • Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua: www.kontseilua.eus
  • Euskokultur Fundazioa: www.euskokultur.eus
  • Gaindegia: www.gaindegia.eus
  • Garabide Elkartea: www.garabide.eus
  • Iparra, Euskara Mundutik zabaltzen: www.iparra.eus
  • Jakin Fundazioa: www.jakin.eus
  • Kiribil Irakaskuntza Kooperatiba: www.kiribil.eus
  • Laguntasuna Euskal Folklore Elkartea: www.laguntasuna.eus
  • Lauro Ikastola, Koop. E. : www.lauroikastola.eus
  • Ordizia Rugby Elkartea: www.ordiziarugby.eus
  • Otxoa de Barandika Fundazioa: www.otxoadebarandika.eus
  • Sare: www.sare.eus
  • Seaska, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioa: www.seaska.eus
  • Sortzen Elkartea: www.sortzen.eus
  • Ttalaka Kultur Elkartea: www.ttalaka.eus
  • Udako Euskal Unibertsitatea (UEU): www.ueu.eus
  • Ulibarri Euskaltegia: www.ulibarri.eus
  • Urtxintxa Gipuzkoa: www.urtxintxa.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!