Sahara

Saharako gatazkaz kontzientzia piztu nahi duen erakusketa

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 12a

‘Saharako ahotsa: ahanzturaren kontrako erresistentzia’ erakusketa gaur inauguratuko dute, 19:30ean.

Hegoa Fundazioak, Euskal Fondoak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako erakusketa aurkeztu dute, gaur, Tolosako Aranburu jauregian. Ibai Iriarte alkatea izan da aipaturiko elkarteetako ordezkariekin batera, eta guztiak ere bat etorri dira sahararren gatazkan errekonozitu gabeko min guztia plazaratze horretan.

Gatazkaren inguruan egindako ikerketa baten ingurukoa da erakusketa, bai indusketetan aurkitutako "informazio eta gezurrez" eta baita giza eskubideen urraketaz ere. Gaur irekiko dute 19:30ean, eta Maiatza Gorria egitarauaren barruko egitasmoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!