Hegoa Fundazioak, Euskal Fondoak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako erakusketa aurkeztu dute, gaur, Tolosako Aranburu jauregian. Ibai Iriarte alkatea izan da aipaturiko elkarteetako ordezkariekin batera, eta guztiak ere bat etorri dira sahararren gatazkan errekonozitu gabeko min guztia plazaratze horretan.
Gatazkaren inguruan egindako ikerketa baten ingurukoa da erakusketa, bai indusketetan aurkitutako "informazio eta gezurrez" eta baita giza eskubideen urraketaz ere. Gaur irekiko dute 19:30ean, eta Maiatza Gorria egitarauaren barruko egitasmoa izango da.