Begoña Garmendia: "Abortoaren Legearen erreforma atzera pauso nabarmena da"

Ataria 2014ko mar. 11a, 12:34

Bilgune Feministak antolatuta "Abortoaren alde, borroka feminista!" mahai ingurua egingo dute gaur, 19:00etan Tolosako Aranburu jauregian. Begoña Garmendia abokatua eta eskualdeko talde feministetan ibilitakoak, eta Begoña Zabala Nafarroako Emakume Internazionalistak eta Abortatzeko Eskubidearen aldeko Euskal Herriko Plataformako kideak hartuko dute parte mahai inguruan.

Tolosaldeko Bilgune Feministako Aloña Lertxundik eta Olaia Uzkudunek gidatutako mahai inguruan Begoña Garmendiak eta Begoña Zabalak hartuko dute parte.

Ataria irratiak Begoña Garmendia abokatu eta feministaekin hitz egin du, eta bertan, besteak  beste, PPren gobernuak indarrean jarri nahi duen Abortoaren Legearen erreforma atzera pauso nabarmena dela esan du. "Atzera eramaten gaitu, eta ez bakarrik 1985. urtera arte, zeren orduan eman zen abortoaren hainbat kasutan onartu zuen legea, eta orain onartu nahi duten legea hura baino estuagoa da oraindik. Alde batetik, baldintzetako bat kentzen du, fetuaren bideragarritasun eza edota malformazioak eta abarrengatik aurreikusitako baldintza hain zuzen, eta bestetik, emakumeari abortatu ahal izateko jartzen zaizkion baldintzak handiagoak dira", gaineratu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!