Inauterietako bideoak

Ilara luzeak, zezen plazarako sarrerak eskuratzeko

Ataria 2014ko otsailaren 24a

Leidorren inguruan ilara luzeak daude inauterietako zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko. Ataria bertan egon da, eta iritziak bildu ditu.

Pasa den ostegunetik erosi ahal dira inauterietarako zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak. Gaur arte, ordea, internetez, www.bibe.me atariaren bidez, bakarrik erosi ahal izan dira. Sarreren erdiak internet bidez jarri dituzte salgai, eta beste erdiak Leidorreko leihatilan.

Leihatilan gaurtik aurrera erosi ahal dira sarrerak, eta horregatik egin dira ilara luzeak antzoki inguruan. Leihatila 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute, baina jendea goizeko zortzirak inguruan ilaran zegoen jada. Udaletxeak banatu eta zigilatutako tiketak ere banatu dituzte ilaran zegoen jendearen artean, hurrenkera errespetatzeko.

Leidorreko ilarak arintzeko asmoz, sei salementa puntu berri jarri dituzte bertan, eta baita erosle bakoitzak eskuratu ditzakeen sarrera kopurua murriztu ere. Aurten bakoitzak 10 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.

Internet bidez

Esan bezala, interneteko sarrerak ostegunean jarri zituzten salgai, eta ostiralerako erdiak salduta zeuden. Normaltasunez eta arazorik gabe joan zen salmenta, eta denera 7.500 sarrera saldu zituzten; Ostegun Gizen, Zaldunita eta Asteartitarako 1.400 eta 1.300 Astelenitarako.

Erlazionatuak

Inauteriak iruditan

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 05 Tolosa

Zezen festa Zaldunitan

Ataria 2014 mar 02 Tolosa

Zaldunita: Karrozak

Iñigo Terradillos 2014 mar 02 Gizartea

Inauterietako diana, galdu ezinezko hitzordua

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 mar 02 Tolosa

Danborrak eta ura protagonista

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 01 Tolosa

Ostiral meheko danborrada, ur azpian

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 28 Tolosa

Ostegun Gizeneko zezenak

Asier Imaz 2014 ots 27 Tolosa

Txoznagunean ere hasi da jaia

Iñigo Terradillos 2014 ots 27 Tolosa

Txupinazoaren aurretiko eta ondorengo uneak

Iñigo Terradillos 2014 ots 27 Tolosa

Hasi dira Tolosako inauteriak

Asier Imaz 2014 ots 27 Tolosa

Txupinazoa Atarian

Ataria 2014 ots 26 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!