Tolosaldeko Ahotsa

Aritz Lopez: "Desgaste handia izan da guretzat epaiketa"

Ataria 2014ko otsailaren 5a
Ia lau hilabete iraun du 26/11 sumarioko epaiketak. 2009ko azaroaren 24ko gauean atxilotu zituzten auzipetuetako gehienak. Inkomunikatu, eta espetxera bidali zituzten. Urte eta erdi inguru preso eduki zituzten ondoren, Espainiako kartzeletan sakabanatuta. Sarekadatik ia lau urtera hasi zen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, iazko urriaren 14an. Tortura salaketak eta aldarrikapen politikoak nabarmendu dira «talde terroristan» aritzea egozten dieten gazteen auzian. Gazte horietako bat da Aritz Lopez tolosarra.

Epaiketa bukatu eta biharamunean hitz egin dugu Aritz Lopez tolosarrarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!